XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19.2. Autoebaluaziorako galdera-sorta (jarraipena)

IKASTETXEAN

1. Zein gaitan naiz onena?

2. Zein dira bereziki zailak zaizkidan gaiak?

3. Ona al naiz hizkuntzetan?

4. Modulu profesionalak gustatzen al zaizkit eta ona al naiz horietan?

5. Eskolen antolamenduan diziplina eta puntualtasuna gustatzen al zaizkit?

6. Ahozko adierazpenean ona al naiz?

7. Irakasleak taldean agintzen dituen lanak, beste kideekin edo bakarrik egin nahiago al ditut?

ETORKIZUNA

1. Nahiago al dut beste batzuekin lan egin bakarrik baino?

2. Nahiago al dut toki finko batean lan egin alde batetik bestera ibiltzea baino?

3. Nahiago al dut etxean lan egin kanpoan baino?

4. Nahiago al dut lan praktikoa, esku-lanak eta abar?

5. Nahiago al dut bulego-lana?

6. Nahiago al dut beste pertsonei zerbitzuak eskaintzeko lan bat, hala nola zerbitzu soziokulturala, osasungintzan, eta abar?

7. Prest egongo al nintzateke lanpostuz aldatzeko eta are beste leku batera joateko ere, lan egiten dudan enpresak hala proposatuko balit?

8. Prest al nago nire aisialdiari uko egin eta lan-prestakuntzan sakontzeko ikastaroak egiteko?

9. Gehiago kezkatzen al nau lana interesgarria izateak irabaz dezakedan diruak baino?

10. Pentsatuta al daukat jadanik lanen bat egiten ari naizen lanerako prestakuntzaren arloan? Hala bada, zein da, eta zergatik?

11. Nire gurasoek zer-nolako lana nahi lukete niretzat?

12. Gurasoek ba al dute ahalmenik nik beste zenbait urtetan ikasten jarraitzeko, lan-prestaketa hobea lortzearren?

(Bristol-go Henbury and Hartcliffe Schools delakotik egokitutako galde-sorta).